PRIX VERSAILLES SPORTS
Izaskun Larzabal arkitektura- eta hirigintza-estudioa, hirigintza-proiektuak, bizitegi-eraikuntzak, administrazio publikoa...
Izaskun Larzabal arkitektura- eta hirigintza-estudioa, hirigintza-proiektuak, bizitegi-eraikuntzak, administrazio publikoa...

Izaskun Larzabal 156. zenbakiaren Vía Construcción aldizkariaren azala

Izaskun Larzabal: egokitasuna, ordena eta iraunkortasuna

Izaskun Larzabal buru duela, Donostiako Antiguo auzoan kokatutako dagoen estudio hau arkitektura moldakorreko eta diziplina anitzeko bulegoa da. 27 urte baino gehiagoko historian zehar hainbat proiektu arkitektoniko egin dituzte aurre, beti ondo egindako lanaren eta kalitatearen ziurtasunarekin.

Pdfan deskargatu aldizkaria: https://www.grupovia.net/via-construccion-156/
Grupo Víaren webgunea: https://www.grupovia.net/

Reale Arena Prix Versailles 2020 for Sports sariaren irabazlea

Reale Arena estadioa Prix Versailles 2020 for Sports sariaren irabazle izendatua izan da munduko kirol instalazio ederrena bezala, arkitektura eta diseinuaren munduko sari ospetsuenetako bat, UNESCO eta Nazioarteko Arkitekto Elkartearen (UAI) bazkidetzarekin.

Reale Arena estadioa Al Maktoum Stadium (Dubai), Tottenham Hotspur Stadium (Londres), Puskas Arena (Budapest), Papua Bangkit Stadium (Indonesia) eta VTB Arena Dynamo (Moscú) harrigarriekin batera lehiatu da sari hau irabazteko.

Reale Arena, Prix Versaillesek izendatutako epaimahai garrantzitsuaren bitartez aukeratua izan da, disziplina anitzetako pertsona nabarmenez osatua, izen handiko arkitektu eta Pritzker sarietatik hasita, 3 izarreko Txef edota Kultura eta artearen munduan eragin handiko adituetaraino. Sariak berrikuntza, sormena, bertako ondarea, bai eta jasangarritasuna, eraginkortasun energetikoa eta giza, kultura edota ekonomia integrazioa bezalako osagaiak aintzat hartu ditu.

Berriaren iturria: https://www.realsociedad.eus/
Prix Versailles web orri ofiziala: https://www.prix-versailles.com/

Arkitektura eta hirigintza

Proiektuaren garapen-fase guzti-guztietan lagun egiten diegu gure bezeroei. Zure lasaitasuna eta gogobetetasuna funtsezkoak dira gure lan-filosofian.

Jakin ezazu nola lan egiten dugun

Izaskun Larzabal arkitektura-estudioa

Izaskun Larzabal buru dugula, arkitektura-estudio moldaerraza eta diziplina anitzekoa da gurea. Bertan profil askotariko bezain osagarriak aurkitzen ditugu gure arkitektura eta hirigintza-proiektuak gauzatzeko. Diseinua eta arkitektura maite ditugun arkitektoak, aparejadoreak eta ingeniariak gara.

Donostiako Antiguo auzoan kokatua, gure arkitektura- eta hirigintza-estudioa gure lan-filosofiaren isla da. Jasangarritasunaren aldeko konpromiso irmoak bat egiten du gure izaera berritzaile eta abangoardistarekin, arkitektura- eta hirigintza-estudioak kalitate handieneko zerbitzua eskain dezan. Gure lanean sinesten dugu eta gure bezeroen beharrak asetzeko lan egiten dugu beti.

Arkitektura-estudio gaztea gara baina esperientzia zabala dugu arkitektura- eta hirigintza-proiektuetan. Izaskun Larzabalen gidaritzapean arkitektura-proiektu ugariri egin diogu aurre 15 urte baino gehiagotan elkarrekin egin dugun bidean, betiere ongi egindako kalitateko lanaren bermearekin. Gure proiektu nabarmenen artean Anoeta estadioa Real Sociedad klubarentzat birmoldatzeko proiektua aipa daiteke, baita bestelako energia-eredu baterantz bideratutako arkitektura jasangarriaren gure filosofia hedatzeko aukera eman diguten proiektuetan parte hartu izana ere. Horren adibide dira Leed eta Passive House ziurtapenak erdietsi dituen Gasteizko Europa Biltzar Jauregia edo Enertic bezalako eraikinak.

Gure estudioan proiektu bati ekiten diogunean azken xehetasuna ere zaintzen dugu, hasi proiektuaren hasierako fasetik eta haren barne-diseinura iritsi arte. Horren adibide garbia da Donostiako Elkano kaleko Real Sociedad klubaren denda ofizialean egin dugun lana.

Izaskun Larzabal arkitektura-estudioak Real Sociedad klubaren denda berriaren barnealdea diseinatu du

Xehetasunei jaramon egiten dien arkitekto taldea, irakurri gehiago

Izaskun Larzabal arkitektura- eta hirigintza-estudioa. Etxebizitzen proiektuak, urbanizazioak eta kirol-instalazioak, hotelak, bulego-zentroak, administrazio publikoa, paisajismoa…

Jasangarritasuna eta berrikuntza

Ingurumena zaintzeko konpromiso irmoa hartu duen estudioa da gurea. Jasangarritasunak arkitekturan zein hirigintzan duen garrantzian sinesten dugu. Hori dela eta, proiektu bakoitzari aurre egiten diogunean ahalik eta gehien errespetatzen dugu inguratzen gaituen natura-ingurunea, haren baliabideak baliatzen ditugu eta beti egokitzen gara paisaia naturalera. Gure hiri eta herrien geroa hirigintza eta arkitektura jasangarriaren eskuetan dago.

Arkitektura eta hirigintza jasangarriko proiektuak garatzeko funtsezko alderdi bat, inongo zalantzarik gabe, gure izaera berritzailea da, bai eraikuntza-tekniketan, bai erabilitako materialetan edo sistema eta instalazioetan. Uste dugu berrikuntzak eta arkitekturak eskutik joan behar dutela. Horrexegatik inplementatzen ditugu, besteak beste, geotermia edo urrutiko berokuntza (district heating) bezalako teknikak edo energia-sistemak gure proiektuetako batzuetan benetako energia-optimizazioa lortzeko.

Izaskun Larzabal arkitektura- eta hirigintza-estudioa

Aholkularitza eta lagun egitea

Arkitektura- eta hirigintza-estudioa garen aldetik, gure bezeroei kalitateko zerbitzua ematea da, inongo zalantzarik gabe, gure lan-filosofiaren oinarrizko zutabeetako bat. Horretarako funtsezkoa da proiektuetan aholku ematen eta lagun egiten aurrera eramaten dugun lana.

Aholkularitza-zerbitzu integrala eskaintzen dugu, arkitektura-estudio gisa garatzen ditugun faseetako edozeinetan gure bezeroei lagun egiteko. Hasierako tramiteetatik hasi eta eraikuntzara berera iritsi arte. Neurriko zerbitzua eskaintzeko zure beharretara egokitzen den arkitektura-estudio moldaerraza eta diziplina anitzekoa da gurea.

Izaskun Larzabal arkitektura- eta hirigintza-estudioa, jasangarritasuna, berrikuntza, aholkularitza, lagun egitea eta arkitektura-proiektuak gainbegiratzea

Proiektuak gainbegiratzea

Gure bezeroei beren proiektuaren edozein garapen-fasetan aholku eman eta lagun egiten diegun bezalaxe, gure estudioan zehatz-mehatz gainbegiratzen ditugu proiektu guztiak, prozesuak arintzeko eta kalitateko zerbitzua emateko.

Gure bezeroek proiektu eta obren plangintzari buruz dituzten zalantza guztiak argitzen ditugu, eta gremioen koordinazioa eta proiektuak eskatzen duen edozein tramite abian jarri eta dinamizatzen dugu, bai plangintzan eta bai eraikuntzan.

Arkitektura-proiektuak

Arkitekturarekiko zaletasunari eta osatzen dugun diziplina anitzeko lantaldeari esker, berme guztiekin egin diezaiekegu aurre arkitekturaren inguruko askotariko erronka eta proiektuei. Une bakoitzean soluzio ezin hobea eskaintzeko gauza den profesionalen lantaldea jartzen dugu zure zerbitzura. Gure lantaldearen moldaerraztasunari esker, interiorismo- eta paisajismo-proiektuei ere aurre egin diezaiekegu.