Bizitegi-eraikuntza

Bizitegi-proiektuetarako arkitektura-lanak era askotako aukerak hartzen ditu barnean, eta gure estudioan berme guztiekin eta ahalegin betean egiten diegu aurre beti. Etxebizitza familiabakarrak zein bizitegi kolektiboak eraikitzeko proiektuetan lan egiten dugu. Gure lan-filosofiak diseinua, jasangarritasuna eta baliabideen optimizazioa uztartzen ditu. Horrela islatzen dugu aurrera ateratzen dugun etxebizitza bakartuen eta etxebizitza-blokeen eraikuntza bakoitzean. Horrela egiten dugu lan.

Atotxa Erreka familiabakarra

Donostia (2016)

Eraikina jauzi txiki batekin kokatzen da malda arinean dagoen tapiz berde baten gainean. Horrek bista garbiak eskaintzen dituen zeruertzaren kontra goratzen du eta bere material-konbinazio xumearen izaera nabarmentzen du.

Hormigoi zurizko inguratzaile batek osatutako trapezio irregularra eratzen duen kaxa zurruna proposatzen da, arbel beltzezko estalkiarekin kontrastean, etxebizitza-programa biltzeko; zurezko horma-atal beroek eta beiraz hornitutako irekiguneen erritmoek osatzen duten segidan agertzen da, tximinietako harrizko zertzeladek zeharkatuta.

Hormigoi zurizko inguratzaile batek osatutako trapezio irregularra eratzen duen kaxa zurruna proposatzen da, arbel beltzezko estalkiarekin kontrastean, etxebizitza-programa biltzeko; zurezko horma-atal beroek eta beiraz hornitutako irekiguneen erritmoek osatzen duten segidan agertzen da, tximinietako harrizko zertzeladek zeharkatuta.

Espazio eta bolumenen proportzio zuzenaren bilaketa kanpoaldean zein barneko erabileran hezurmamitzen da, edukian ere hezurmamitzen den konbinazio batean, zonen arteko trantsizioa gauzatzen duten karrerape eta terrazetan kanpoalderantz irekitzen den programa osatzen duten sargune eta irtenguneekin jokatuta.

Urnieta

Urnieta (2017)

Blokeko 18 etxebizitza eta 12 BOE Urnietan, Mañeru inguruan.

Bizitegi-eraikuntza

Kristobaldegi komentua Txomin Enean

Donostia (2012)

Kristobaldegiko kontzepzionista frantziskotar agurgarrien ordenaren komentuaren handitze berria, Txomin Enea auzoan, Donostian. Komentuko obra duela gutxi hasi da eta dagoeneko antzeman daiteke bertan bizi diren mojak hartuko dituen hegal berria izango denaren bolumen berria.

Proiektu honek irteerako banderakada eman dio Txomin Enea auzoa biziberritzeko ekimenari. Komentuaz gain, auzoan ibai-parkea burutzea eta zenbait etxebizitza-bloke sortzea aintzat hartzen duen antolamendu berria gauzatzea aurreikusten da, uholdeen arazoari behingoz konponbidea emateko.

BOE bizitegia Morlansen

Donostia (2011)

Morlans ibarbidean 350 etxebizitza tasatu eta BOE eraikitzeko proiektua, Donostiako Udalak sustatutako lehiaketa irabazi ondoren.

Proiektu honetan guztira 350 etxebizitza garatuko dira, lotutako garaje eta trastelekuekin batera (A-2, A-3, A-6 eta A-7 partzelak), baita merkataritza-erabilerako 2.500 metro koadro eta komunitate erabilerako 700 m² ere.

Gainera, 8.800 m²-ko merkataritza-eraikin bat garatuko da, dagozkion garajeekin (C-1 eraikina) eta soilik aparkaleku gisa erabiliko den eraikinarekin (F-3) batera.

Programa 4, 3, 2 eta 1 logelako etxebizitzetan garatzen da, lau eraikinetara (A-2, A-3, A-6 eta A-7) sarbidea ematen duten 23 ezkaratzetan banatuta:

  • 4 logelako 35 etxebizitza (% 10)
  • 3 logelako 133 etxebizitza (% 38)
  • 2 logelako 147 etxebizitza (% 42)
  • 2 logelako 147 etxebizitza (% 42)

Minusbaliatuentzako etxebizitzak legeak galdatutakoak izango dira (1 etxebizitza egokitu / 25). Guztira 14 izango dira eta 3 logelako tipologiako etxebizitzen barruan txertatuko dira. Proportzionalki banatuko dira bloke guztietan.