Bulego-zentroak

Bulego-zentroen diseinuan eta arkitekturan eta enpresa-zentroen eraikuntzan proiektu lehiakor eta berritzaileak bultzatzea dugu xede. Jasangarritasuna, diseinuaren abangoardia eta izaera berritzailea dira enpresentzat eta bulego-zentroentzat egiten ditugun diseinu- eta arkitektura-proiektu guztien ezaugarriak. Zure enpresaren beharrak berme guztiekin aseko dituen neurriko plan bat taxutzen laguntzen dizu gure profesionalen lantaldeak.

Realaren Bulegoak

Donostia (2019)

Bulego, terraza, hidroterapia eta jangela berriak Garatu-Gainditu Eraikinetan

Zubieta (2019)

Enertic

Donostia, 27 Industrialdea (2011)

Enertic eraikina energia berriztagarrien eta energia-eraginkortasunaren alorrean aritzen diren ikerketa-zentroak eta enpresak hartzeko edukitzaile edo kluster gisa defini daiteke. Izan ere, goraka ari diren sektoreei lotutako enpresak eta sektore horretako teknologia-, prestakuntza- eta ikerketa-baliabideak kokatzeko aukera emango du.

Enertic eraikinaren sorkuntza 27 Industrialdearen egungo testuinguruan hasten da. Donostialdeko eragile ekonomiko indartsu horrek 400 enpresa baino gehiago hartzen ditu, baina degradazio garrantzitsua jasaten ari da gaur egun, eta zuzkidura-ekipamenduen eta erreferentzia moduko irudien behar handia du.

Eraikin berri hori ikono garaikide bat sortzeko helburu garbiarekin proiektatzen da, bere irudiaren eta erabileraren bidez inguruneak eskatzen duen erreakzioan/eraberritzean katalizatzailearen eginkizuna beteko duen erreferentzia sor dezan. Eraikina monolito abstraktu baten modura ezartzen da industria-ingurune horretan.

Lehiberri Apattaerreka

Tolosa (2012)

Bulego-zentroen diseinuan eta arkitekturan eta enpresa-zentroen eraikuntzan proiektu lehiakor eta berritzaileak bultzatzea dugu xede. Jasangarritasuna, diseinuaren abangoardia eta izaera berritzailea dira enpresentzat eta bulego-zentroentzat egiten ditugun diseinu- eta arkitektura-proiektu guztien ezaugarriak. Zure enpresaren beharrak berme guztiekin aseko dituen neurriko plan bat taxutzen laguntzen dizu gure profesionalen lantaldeak.

Industrialde baten ertzean baina, aldi berean, mundu landatar berdearekiko mugan kokatutako orubearen testuinguru hiritarrak hasiera-hasieratik iradokitzen digu ERAIKINAREN/PAISAIAREN kontzeptua edo ideia.

Morlans bulegoak

Donostia (2011)

Morlans Behereko Barne Eraberritzeko Plan Bereziaren plangintzak hirugarren sektoreko bi eraikin proposatzen ditu antolamenduko kaleekin lerrokatuta. Horietako bat bulego-eraikin berri hau da, eta, beste eraikinarekin eta etxebizitza-blokearekin batera, barne-plaza iragazkorra eta irekia sortzen du eta multzo osoaren funtzionamendu egokia bermatzen du.

Proiektu hau sortu zen unetik komunikazio-nukleoak eta bulegoak bereizten dituen ordena geometrikoa ezarri nahi izan da, eraikuntza-ordena praktikoa ahalbidetzeko. Bulegoetarako sarrera nagusiak zurezko estaldura du bereizgarri, eta zurez estalitako atondo batera eta bi altuerako banalekura ematen du.

Fatxadak arinak eta iragazkorrak dira, eta multzoaren irakurketa homogeneoa ematen duten forjatu markatuak eta barnealdeari itzal egitea ahalbidetzen duten elementu irtenak dituzte. Moldaerraztasunak garrantzizko eginkizuna betetzen du eraikin honetan. Hori dela eta, opakutasun eta tonalitate desberdinetako beirazko eta aluminiozko zenbait paneletan modulatu da fatxada, orientazioaren araberako argitasunarekin jokatuz eta barne-konpartimentazioa aldatzea ahalbidetuz.

Halaber, tonalitate berdexka eta gardentasun desberdinetako panel horiek txandakatzeak fatxadan aukerak eskaintzea eta nolabaiteko erritmoa sortzea ahalbidetzen du. Bolumetria bakuneko eta lerro leunetako eraikinak fatxada-atzeraemangune txiki bat du azken solairuetan, erabiltzaileen gozamenerako kanpo-terraza atsegina sortzen duena.