Interiorismoa

Proiektuak egiten ditugu interiorismo-estudio gisa, lantalde profesional, kualifikatu eta esperientzia handikoari esker. Gure estudioan eraikinaren diseinu arkitektonikoa zein interiorismoa zaintzen dugu horren beharra duten proiektuetan. Gure azken proiektuetako bat Real Sociedad klubari loturik dago, Donostiako Elkano kaleko denda ofizialari hain zuzen ere. Jarri harremanetan gure lantaldearekin eta galdetu gure interiorismo-proiektuen gainean, behar duzun soluzioa daukagu eta.

Sarrera instituzionala

Anoeta - Reale Arena 2020

Hospitality eta palkoak

Anoeta - Reale Arena 2019

Villa Haizea

Donostia (2010)

Proiektu hau Villa Haizea izeneko etxebizitza familiabakarrean egindako eraberritzean datza, Donostiako Ospitaleen zonan, Begiristain Doktorearen pasealekuan kokatutako etxebizitzari itxura berritua eta berezia emateko. Barne-eraberritze horretan zenbait elementuren kokapen-aldaketa batzuk, eraikinaren kanpo-estetikan aldaketa jakin batzuk eta inguruko lursailean hobekuntzak egin nahi dira.

Ireki diren baoak lehendik zeuden leihoei dagozkie, solairu bakoitzari argiztapen eta aireztapen optimoa eman nahian. Mendebaldeko fatxadan, beheko solairuan, zolatuta dagoen zonari karrerape ireki bat gehitu zaio, fatxada nagusitzat jotzen den fatxada horri garrantzi handiagoa emateko.

Halaber, hobekuntza garrantzitsua egin da topografia irregularra duen inguruko lursailean. Izan ere, egonkortasuna hobetu da, lurra berdindu eta itxura atsegina eman zaio hautatu den soropilari esker.

Interiorismoa

Donostia (2012)