Kanpoko espazioak

Zubietako kirol azpiegituretarako sarrera berria, aparkaleku berria eta Izan eraikinaren itxura berria

Donostia (2020)

Badakigu zein garrantzitsua den paisaiaren arkitektura gure gizarteetan, eta horregatik lan egiten dugu paisajismo jasangarria eta abangoardista eskaintzeko. Parke eta lorategien diseinua egiten dugu eta hiri-parkeak planifikatzen ditugu. Paisajismo-estudio gisa garatzen ditugun proiektu guzti-guztiak gure balio arkitektonikoei hertsiki loturik daude.

Trenbide kaleko igogailua

Elgoibar (2015)

Trenbide kalean kokatutako igogailuak, bere funtzionaltasunari eutsiz, askoz gehiago nahi du eta hiri-ikono baten modura agertzen da igarotze-zona garrantzitsu baten erdian, bai udal-mailan, San Roke auzoaren eta Alde Zaharraren artean, bai udalerriaz gaindiko mailan, handik egunero igarotzen diren EuskoTrenen bidaiarien kasuan.

Igarolekuen bidegurutze horren kokapen estrategikoa abiapuntu hartuta, mintzaira abstraktuaren bitartez erreferenterik gabeko ingurune gogorra eteten duen hiri-ikono baten modura sortu da komunikazio bertikaleko elementu hori.

Komunikazioko eta argiztapeneko azken teknologien eta material berrien bitartez, komunikazio bertikaleko elementu hori komunikazio-euskarri bihurtzen da aldi berean: informazioa, udal-albisteak, tokiko agenda edo publizitatea.