Kirol-instalazioak

Kirolarekin dugun harremana arkitektura-estudio gisa egiten dugun lanaren parte garrantzitsua izan da eta da. Oso esparru desberdinetako kirol-instalazioen diseinua eta arkitektura burutzen dugu. Pilotalekuak, kiroldegiak edo futbol-estadioak eraikitzea gure lanaren parte da.

Futbol-estadioen diseinuan eta arkitekturan nabarmentzekoa da Real Sociedad de Fútbol klubarekin dugun harremana eta harentzat egin dugun lana. Estudioan hainbat urtez lagun egin diogu gure hiriko klubari Zubietako eta Anoetako kirol-instalazioekin erlazionatutako proiektu bakoitza zaintzen. Gaur egun Anoeta estadioa birmoldatzeko proiektuan ari gara lanean.

Anoeta futbol-zelaia

Anoeta futbol-zelaia

Zubietako Z1 futbol zelaiaren eraberritzea

Donostia (2016)

Zubietako Z2 futbol-zelaia (2016)

Donostia (2016)

Belar naturaleko z2 berria eraikitzeko lanak amaitu dira eta zelaia lehen taldeak erabiltzeko prest egongo da. Zelai berri hori, lehen taldeak erabiltzera zuzendua, Realak entrenatzeko erabiliko dituenetako bat izango da, kidego teknikoak hautatzen duen asteko planaren arabera. Hemendik aurrera lehen taldeak z7 eta z2 berria txandakatuko ditu, Zubietan jarduketa-plan berri bat hastea aurreikusten da eta.

Makina Erremintaren Institutuko (IMH) kantxa estaltzea

Elgoibar (2014)

Proiektua Elgoibarren IMHko kantxa estaltzean datza, bertako talde eta kluben beharretara egokitzeko. Horretarako, berrogeita hamar bat ikuslerentzako harmaila berri bat eta kirolarientzako aldagelak eta gelak gehitu dira, estalita guztia ere, instalazioak entrenamenduak eta partida ofizialak hartzeko modukoak izan daitezen.